XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, senar hornitzailearen eredua gainbeheran dago eta dibortzioak ugaritu dira eta, ondorioz, erreprodukziorako baldintzak aldatu egin dira (guraso bakarreko familia askoz gehiago).

Horrexegatik agian, etxeko jarduerek interesa piztu dute: jada ez dira zerbait naturaltzat jotzen, seme-alaben kopuruak eta asistentzi zereginek behera egin dute eta etxeko erreprodukziorako gizarte-kostuek gora eta antolamenduaren beraren oinarriak hondatu egin dira, bikotea eta tradiziozko famili unitatea krisian sartu direnez gero.

Zein izan liteke etorkizuna?

EMAKUMEA ETA ESTATUA

Maiz ahaztu egin ohi den arren, estatuak zerikusi handia du generoaren eta famili bizitzaren harremanak arautzerakoan.

Emakumearen estatusa gizartean zein den estatu-politikek erabakitzen dute neurri handi batean, emakumeak bere bizitzarengan duen kontrol-maila zehazten duten neurri ekonomiko, politiko eta juridikoak hartzerakoan.

Horren isla dira umeen zaintzari, soldata-berdintasunari, aukera-berdintasunari, antisorgailuen askapenari eta abortoari eta beste hainbat arlori dagozkien estatu-neurriek ezarritako neurri legalak.

Feminista askorentzat, estatuak halako familia/etxe-egitura jakin bat sustatu du eta egitura horretan gizonak bere emaztea eta seme-alabak mantentzeko lan egiten du.

Estatuak soldatei, gizarte-prestazioei eta horrelakoei buruzko xedapenak erabakitzen dituenez, emakumearen estatusa eta familiaren izaera ere erabakitzen ditu.

Emakumeak eta gizonak estatuarekin dituzten harremanak desberdinak dira